Badago Eskuagatz Mañaritik egiteko ibilbide elegante bat, Eskillarreko lepotik alegia. Ibilbide erraza, baina kirol maila ona eskatzen duena, ta apur bat teknikoa, ze toki askotan eskuen laguntza eskatzen bait du. Baina ordainez, Urkiolako Parkeko igoera ederrenetako bat egitearen oparia.
Super gomendagarria ohitutako mendizale bat baldin bazara. Etorri nirekin ta txundituta geratu zaitez! Euskal Herriko txoko majiko hoietako bat inongo dudarik gabe.









































